Urtebeteko
espetxealdiaren ostean aurreko asteartean, ekainak14, utzi zuten aske Enrike
Lopez auzokidea. Hamarkada luzez iheslari izan ostean Txantreara itzultzeko
urratsa eman eta gutxira atxilotu zuen Frantziako Poliziak, iazko maiatzaren
amaieran, hain zuzen ere.
Egun
gutxira Parisen Bake Konferentziaegitekotan ziren Bake Bideak eta
Frantziako Giza Eskubideen Ligak antolatuta, ekimen garrantzitsu honen atarian
eta ETAren armagabetze prozesuari lotuta eman zen Biarritzen Enrikeren atxiloketa.
Enrike
Fresneseko espetxetik irten da, gainerako kideekin batera 19 eguneko gose greba egin zuen maiatzean,
Itziar Morenoren isolamendua salatzeko.