2016/03/10

EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOEN ALDEKO KANPALDIA. HAMAIKA PRESO, HAMAIKA ARRAZOI. HERRI BAT, KONPONBIDE BAT.

Acampada en favor de los presos e iheslaris políticos vascos los días 9 y 10 de abril. Para organizarla el miércoles 16 de marzo en Auzotegi a las 7 de la tarde nos vemos.

Txantreako Ezker Abertzaletik, apirilaren 9 eta 10ean, euskal preso eta iheslariek pairatu behar dituzten egoerei buruzko sozilaizazio eta salaketa handiko asteburu bat prestatzen ari gara. Hainbat presoen gaia herri honen agenda politikoan egon behar duela pentsatu dugulako, uste dugu auzotik hori bultzatu behar dugula, lan eginez, eta ekimen honek auzoko errealitatearen erdigunean kokatzeko aukera ematen digulakoan gaude.
Hamaika preso dispertsaturik baditugu, hamaiak orduz beraien egoera ikustaraziko ditugu, 8500km gure artean jartzen badituzte, 8500 eskuorri auzoko etxetara igorriko ditugu. Herri honek, errepresaliatu politikoen egoerarekiko konponbidea behar duelako, asteburu horretan horren aldeko argi indartsu bat pizteko asmoa dugu.
Gure izenean eta gure mezuarekin hau izango da Sarek, beste auzoko eragileekin batera, apirilaren 16rako prestatu duen ekimenari begirako ekarpenik handiena.
Kanpaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta kanpaldia prestatu eta borobiltzeko martxoaren 16an, asteazkenean, arratsaldeko 7etan, Auzotegin geratuak gaude. Animatu zaitez eta agertu!

Euskal preso eta iheslariak etxera!