15 de
noviembre: concentración en el patio de la cárcel
18 de noviembre:
ayuno de 48 horas
20 de
noviembre: tras la manifestación de Baiona, realizaran una concentración en
el patio de la
cárcel
"
Osnyko ziegatik, 2016ko Azaroaren 13a
EPPK-ren Osnyko batzarraren oharra:
Euskal Preso Politikoen kolektiboak mobilizazioak burutuko ditu espetxeetan azaroaren 14tik 19ra.
Mobilizazio horien bidez, gaixorik dauden euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatuko da, Ibon Fernandez Iradiren egoeraren gainean indar berezia eginez, bere askatasun eskaera azaroaren 24ean aztertuko baitute.
Osnyn gatibu dauden euskal preso politikook honako ekimen hauek burutuko ditugu:
- Azaroaren 15ean elkarretaratzea burutuko dugu espetxeko patioan.
- Azaroaren 18an, 48 ordutako baraualdiari ekingo diogu.
- Azaroaren 20an, Baionako mobilizazioaren biharamunean burutuko dugu guk ere espetxeko patioan.
- Aste osoan zehar Ibon egoeraren berri emango dugu eta gaixorik dauden euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatuko dugu propaganda bitartekoen bidez.
Gure mobilizazioen berri emateko eta gaixorik dauden euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko, Frantziako Justizia Ministroari, epaileari eta espetxe honetako zuzendaritzari gutun bana idatzi diegu.
IBON ASKATU!
GAIXO DIREN EUSKAL PRESO POLITIKO GUZTIAK ASKATU!
AMNISTIA! INDEPENDENTZIA!
"