Patxi
Ruiz, Euskal Preso Politikoa, Huelvako espetxetik, bere lagun eta ezagun diren
guztiei, baita Txantreako auzokideei ere, konbitea egiten dizuet datorren
larunbatean, azaroaren 26an, Bilbon egingo den Manifestazio Nazionalera
joateko. Momentu gogorrean aurkitzen gara, herri honen etorkizuna jokoan dago,
bake faltsuaren izenean irteera gabeko atakan sartu gaitezke eta duintasuna
berreskuratzea herriaren esku dago; alegia, AMNISTIA OSOA, era integral batean
lortzea. Ni bertan izango nauzue, izpirituz, sentimenduz eta
bihotzez.
AMNISTIAREN ALDEKO ETA ERREPRESIOAREN AURKAKO
MUGIMENDUAK ANTOLATU DUEN manifestazioa salto kualitatibo bat izan behar du.
Bilbon topo eginen dugulakoan, besarkada estu
bat.
Patxi Ruiz, Euskal
Preso Politikoa.